XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondorengo urteetan bere paletak bortizki areagotu zuen kromantismoa, eta bere paisaia eta ur-estudioetan emaitza gero eta harrigarriagoak eskaini zizkigun.

Perspektibaren efektuak aldatu zituen; Moneten estiloan efektu berezi oso desberdinak sartu zituen.

Bere konposizio kromatikoak kontraste jugosoen inguruan antolatu zituen, pintzelada horizontalak eta bertikalak kontrajarriz.

Amaricak naturaren alderdi organiko huts-hutsena sentitzen zuen.

1932. Udaberrian Parisera joan zen eta Société Nationalaren Erakusketa bisitatu zuen;

Tuillerietako Aretora joan ondoren honako iruzkin hau egin zuen: hemen gauzak dezente edo asko estranbotizatzen dira; 2.000 inguru obra;

eta beste Aretorari buruz esango du: Luxenburgo aretoa abangoardistek inbaditu dute aurten; Estatuak erositako hainbat koadroren aurrean txundituta geratzen da bat....

Berriro Gasteizera itzultzean mila galdera sortu zitzaizkion arteari eta honen funtzioari buruz.

Berak, pintura egiteko modu iluministetan sartu aurretik akademizismoaren eta errealismo erromanistaren printzipioetan hezita zegoen hark, bere ulermenari ihes egiten zioten berrikuntzei aurre egin behar izan zien.

Donostiako Udal-Museoa ireki behar zela eta, Euskal Artisten Erakusketako Batzorde Antolatzaileak Amarica proposatu zuen Gasteizko komisionatu izan zedin, baina hark ezetsi egin zuen kargu hori, bere bizitzan beste hainbat aldiz egin izan zuen bezalaxe, bere askatasun pertsonalari eutsi nahirik.

Hurrengo urtean, otsailaren 16an, bere ama Nikolasa hil zitzaion, larogeita hamar urte zituela.

Horrek hutsune handia sortu zion bizitzan, bakarrik geratu zen-eta hirurogeita zazpi urte zituenean.

Bidaia bat egitea erabaki zuen Gaztelan barrena, Aranda de Duero, Baltanás, Palencia, Salamanca eta Ciudad Rodrigo bisitatuz, Portugalgo mugaren inguruan, eta Corian barrena Sierra de Gata zeharkatuz Extremadurara iritsi zen.

1935. Ekainaren 21ean hogeita hamaika koadrorekin erakusketa bat egin zuen Bartzelonako Galerías Layetanas izenekoan eta arrakasta handia lortu zuen.

Espainiako bizitza politikoa nahasten ari zen unetik unera.

Osasunez gaizki sentitu zen eta Madrilera bidaia bat egitea pentsatu zuen, konplikazio nerbiosoekiko bihotzeko gaitz baten diagnostikoa egin ziezaioten.

Sendagileek ez zioten larritasun-sintomarik aurkitu eta 1936ko uztailean Gasteiza itzuli zen berriro, zertxobait lasaituta.

Hurrengo hilabetean Artista Arabarren Pintura-Erakusketa egin zen Gasteizko Arte eta Ofizioetako Eskolan.

Hemeretzi artistak parte hartu zuen eta Amarica hiru oleorekin aurkeztu zen.

Gerra Zibilaren lehenengo batailak barrutik eragin zioten eta irailean Galiziara joatea erabaki zuen, Orenseko Barcelonesa Hotelean geratuz.

Ez zen pintzela hartzeko indarrarekin sentitzen eta joan-etorrian ibili zen Pontevedra, Santiago de Konpostela eta A Coruñara, eta handik hilabete batzuetara berriro Gasteizera itzuli zen.

1937. Martxoaren zazpian jakin zuen bere maisu eta lagun izandako Diaz Olanoren heriotzaren berri.

Gerrak aurrera jarraitzen zuen eta tristura handiarekin ikusten zuen nola lagun eta lankide asko erbestera joan beharrean gertatzen ziren.

Udazkenean Bartzelonarako trena hartu zuen Vinarozeraino, eta aurrerakoan han pasa zituen bere negu guztiak.

Kataratekin ezin zuen naturaletik lanik egin.

Hirurogeita hamar urte zituen.